AIRE GARBIAK BIRA NAZAN, ERRAUSKETARIK EZ!

Tolosan apirilean egin ziren NATURALDIA jardunaldietan, konklusio komun batetara iritsi ziren bertan parte hartu zuten hizlariak;

Natur baliabideak agortzen ari garela, hemendik oso urte gutxitara goia joko dugula eta erantzukizun osoa dugula egoera honi buelta ematen hasteko.

Beste hausnarketa batzuk hauek izan ziren:

“Zer mundua utzi behar diegu gure seme alabei?” eta “Zer seme alaba mota utziko dizkiogu munduari?

Hondakinen gaira etorrita, Zubietan ERRAUSKAILUA eraikitzeak, mundua xahutzen jarraitzeko ereduarekin bat dator, behin eraikiz gero tonaka eta tonaka zabor beharko baitu bere izaera justifikatzeko.

Eredu lineala jarraituaz, natur baliabideen ustiapena + kontsumoa + zabor pilaketa + errausketa = kutsadura,aldaketa klimatikoa, gaixotasun larriak…minbizia…

Ez gaitezen engaina, proiektu hau ez dator askok aho handiz aipatzen duten produktuen murrizketa, birziklapen eta berrerabiltzearekin bat.

Gipuzkoarroi errauskailua egiteak 400 milioi euro kostatuko litzaiguke 20 urteetan zehar hipotekatuta geratuaz. Ez al dago beste lehentasunik diru hau inbertitzeko?

Europatik datozen irizpideei ez al diegu jaramonik egin behar?

Zaborra sortu eta sortu beharko genuke errauskailu hau elikatzeko.

Kutsaduraz ez da hitz egin nahi; ez da komeni, %70a airera tximinietatik eta %23 zepa toxikoetan doazela azaltzea. Beste batzuek diote ez dela kutsakorra, baina badaezpada ere ez dute bere etxearen ondoan nahi.

Zepa toxiko horientzat eraikiko al dugu Tolosaldea eder honetan zabortegi bat?

Tolosaldean jada jendartea aztoratua dabil Atez –Ateko bilketa sistema dela eta, komunikabideek eta politiko batzuen eskutik egin duten zabor kanpainaren ondorioz jendeak beldurra barruraino sartua dauka. Zenen beldurra?

Atez-Atekoa hondakinen %80 birzikla dezakeen sistema eraginkor bat besterik ez da. Orain arte ez da beste sistemarik asmatu emaitza hauek gainditzen dituena. Ez al litzake ona izango denon artean birziklapen kopuru horietara iristea norbera bere hondakinen arduradun eginaz?

Non dago gure erantzukizuna?

Badakizute Italian, Katalunian, San Franziskon eta beste hainbat lurraldeetan atez- atekoaren sistemak ondo funtzionatzen duela?

Aipatu,beste batzuek Gipuzkoako herri batzuetan, firma bilketak martxan jarri dituztela Atez –Atekoaren aurka eta 5.edukiontziaren alde.

Erraza da jendearen beldurraz eta informazio faltaz baliatuaz firmak biltzen hastea.

5.edukiontziaren bilketa sistema honek kasu hobenetan %35 birziklatzera iritsi daiteke, zer aterabide izango luke geratzen den %65 zaborrak? Erraustearena?

Pasa den aste honetan Europar parlamentuak, birziklagarriak diren gaiak erraustearen aurka eta zabortegi eta errauskailuak ez eraikitzearen aldeko mozioa aurrera eraman du 2020 urterako epea jarriaz.

Kontraesankorra, nolaz Gipuzkoan errauskailua eraikitzearekin tematuta dauden partidu politiko horiek, Europar parlamentuan Errauskailuak ez eraikitzearen eta ixtearen aldeko mozio honi bere babesa eman izatea.

Nahikoa dugu interes politikoetaz, noiz elkartuko gara arazo honi sustraietatik heldu eta denon artean konponbidean jartzeko?

Gu prest gaude elkarrizketarako, eta gonbidapena zabaltzen dugu partidu politiko guztiei eta batez ere Tolosaldeko herritar guztiei.

Agurtzeko, pentsamendu bat :

“Hainbeste saiatzen gara gure seme alabak etorkizunerako prestatzen. Baina, nahikoa egiten al dugu gure seme alaben etorkizuna prestatzerakoan?” Larry Chalfan

Tolosa eta Tolosaldeako Zero Zabor taldeak.

Las-os ponentes que participaron en las jornadas NATURALDIA celebradas en Tolosa en el mes de Abril, llegaron a una conclusión:

Que estamos agotando los recursos naturales y en un plazo muy corto de tiempo, unos pocos años, vamos a tocar techo y que es nuestra la responsabilidad de dar la vuelta a este proceso.

Estas fueron otras de las reflexiones:

“ ¿Qué mundo queremos dejar a nuestros hijos?” y “Qué clase de hijas e hijos queremos dejar al mundo?”

Al hilo de estas reflexiones y abordando el tema de los residuos, el hecho de construir la incineradora en Zubieta seguiría con el modelo de destrucción del que nos alertan, ya que una vez abierta necesitará ser alimentada con toneladas y toneladas de basura para justificar su razón de ser.

De seguir con este modelo lineal nos encontraremos con la siguiente fórmula: Explotación de recursos naturales+consumo+acumulación de basura +incineración= contaminación, cambio climático, graves enfermedades, cáncer…

No nos dejemos engañar, este proyecto no casa como muchos dicen y presentan con la reducción, el reciclado y la reutilización de los residuos.

Construir la incineradora nos costaría a las-los Gipuzkoanas-os 400 millones de euros, dejándonos hipotecados durante 20 años. ¿es que no hay otra prioridad para invertir este dinero? ¿no vamos a tener en cuenta las recomendaciones que nos vienen de Europa?

Necesitaríamos generar basura y más basura para alimentar la incineradora.

De la contaminación que provoca no se quiere ni hablar, no conviene que sepamos que el 70% iría al aire por la chimenea y que el 23% se quedaría en las cepas tóxicas.

Algunos dicen que la incineradora no es tóxica…pero por si acaso no la quieren cerca de su casa.

¿Construiremos en nuestra bella Tolosaldea un vertedero para las cepas tóxicas?

En Tolosa y Tolosaldea la gente no solo está inquieta con el sistema de recogida Puerta a Puerta, sino que además tras la sucia campaña que han realizado algunos medios de comunicación y algunas opciones políticas, lo que siente es incluso miedo. Pero, ¿miedo a qué?

El Puerta a Puerta no es más que un sistema de recogida de residuos que puede obtener un porcentaje de reciclado del 80%. Hasta ahora no existe otro sistema que equipare éstos resultados. No estaría bien que consiguiéramos llegar a ese porcentaje de reciclaje ¿responsabilizándonos cada una-uno de nuestros residuos?

¿Dónde queda nuestra responsabilidad?

Sabíais que en Cataluña, San Francisco y otros muchos territorios el sistema Puerta a Puerta ¿funciona sin ningún problema?

Mencionar, que algunas personas han puesto en marcha en algunos municipios de Gipuzkoa una recogida de firmas en contra del Puerta a Puerta y a favor del quinto contenedor.

Es fácil valerse del miedo de las personas y de la falta de información para comenzar a recoger firmas.

El sistema del quinto contenedor da como resultado, en el mejor de los casos, un reciclado del 35%. ¿Qué salida daremos al restante 65%? ¿La incineración?

La semana pasada, el Parlamento Europeo aprobó una moción en contra de quemar productos reciclables en las incineradoras y a favor de no construir incineradoras y vertederos de basura, poniendo como plazo el 2020.

Es un contrasentido, que los mismas opciones políticas que en Gipuzkoa están empeñadas en construir la incineradora, en el Parlamento Europeo estén en contra de su apertura y a favor del cierre de las ya existentes.

Ya está bien de intereses políticos, ¿cuando nos uniremos y abordaremos el problema desde su raíz para encaminarlo hacia una solución?

Por nuestra parte estamos abiertos al diálogo y extendemos una invitación para que éste se pueda dar, a todos los partidos políticos. Pero sobre todo la hacemos extensible a toda la ciudadanía Tolosaldea.

Una cita para finalizar:

“Nos esforzamos mucho en preparar para el futuro a nuestras hijas e hijos. Pero, ¿hacemos lo suficiente a la hora de preparar ese futuro? Larry Chalfan

Tolosa y Tolosaldea Zero Zabor

Advertisements