“Aire garbiak bira nazan, errausketarik EZ!!”

 

Animatzen al zara Donostian Ekainaren 17 an egingo degun MOSAIKO erraldoian parte hartzen?
Irudian ikusten duzun haize errota koloretsua irudikatuko dugu Zurriolako hondartzan errausketaren kolore grisetik, haize garbien koloreetara.
Horretarako, koloretako kartulinak erabiliko dira, parte hartzaile bakoitzak, kartulina bana (8000-10000 pertsonekin osatutako herri ekimenaz ari gara hitzegiten.)

 

Kartulina hauek ondorengo data hauetan salgai jarriko ditugu euro baten truke,
mosaikoaren parte hartzailea izan nahi badezu zatoz eta eskuratu zurea.
ezingo bazenu mail bidez erreserba dezakezu.

 

Ekainak 2 larunbata Haize erroten salmenta 2,5€ eta kartulinak 1€ (triangulo inguruan)

Ekainak 9 larunbata Ekobira azokan parte hartuko dugu Tolosaldeko ZZ taldeak. Haurrentzako tailerrak,konpostaren inguruko erakusketa, kartulinen salmenta ea…..

 

Ekainaren16 an larunbata berriro ere salmenta postua Trianguloan.

 

17an denak DONOSTIARA!

 

Anima zaitez lagun eta familiarekin etortzen!

 

Egitaraua Saguesen goizeko 10:00tan hasiko da , bertsolariak, musika, kirolak, pirritx, porrotx eta marimototx, magia, ea.

12:15 aldera mosaikoaren eraketa zurriolako hondartzan.

 

AIRE BERRIAK BIRA NAZAN, ERRAUSKETA ZERO!!

 

Mila esker!


Advertisements