Tolosa eta Tolosaldeko hondakinen kudeaketa hitzaldia

Datorren asteartean, maiatzak 29, Tolosako eta Tolosaldeko hondakinen kudeaketaren inguruko itzaldia izango da, 19.30ean Kultur Etxean.

Hizlariak:

Gema Ezeiza, Tolosaldeko mankomunitatekoa

Iñigo Muñoz, Tolosako ingurumen teknikaria

Badira zenbait urte Tolosan lau edukiontziko bilketa sistema izan zela. Urte hauetan guztietan birziklapenak gora egin badu ere azken urteetan estankaturik geratu da %30 inguruan (%24 etxeetan). Goiko grafikan ikus daiteke birziklatzearen garapena urteetan zehar.

Eta hemen bildutako kiloak biztanle bakoitzeko:

Ematen diren datuak birziklatutako kantitate osoarenak badira ere etxeetan %24a soilik biltzen da eta industrian %67. Argi dago sistema honekin hurrun geratzen direla %80ko datuak eta Gipuzkoan eta Euskal Herrian beharrezkoa dela bilketa sistema aldaketa bat, Zero Zabor bidean aurrera joan nahi badugu.

Informazioa tolosaldea.orgtik jasoa.

Hau guztiaz hitzegingo digute astearteko hitzaldian.

Zabaldu eta animatu!

Advertisements