Zero Waste Europe kongresua

Europako Zero Waste Europe taldeak bere urteroko kongresua Donostian egingo du. Gipuzkoa Zero Zabor norabidean hartzen ari den neurriek interesa sortu diete eta kongresua bertan egitea erabaki dute. Ondoren egitaraua ikus dezakezue:

Maiatzak 11 ostirala. Hitzaldi irekiak.

Donostia: Udaletxeko batzar aretoan 19:00etan.

Zero Zabor bidean – paradigma berria

Hizlaria: errekurtso naturalen eta hondakinen kudeaketan Dr Paul Connett, New Yorkeko Saint Lawrence University-ko Irakasle emeritua ingurumen kimikan eta toxikologian eta American Health Studies Project enpresaren  lehendakaria.

Arrasate: Arimazubi Ikastolako Areto Nagusian 19:00etan.

Zero Zabor esperientzia Europan

Hizlaria: Joan Marc Simon, Zero Waste Europe koordinatzailea.

Maiatzak 12 Larunbata

Aiete Jauregiko Kultur etxean (Donostia):

10:00etan:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren harrera – Juan Carlos Alduntzin, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Diputatua.
  • 10 urrats Zero Zaborrera iristeko: udalentzako estrategia – Dr. Paul Connett.
  • Gaikako bilketa selektiboa eta errefusa biologikoki egonkortzeko esperientziaren aurkezpena – Enzo Favoino, Iswa (International Solid Waste Association) enpresako tratamendu biologikoei buruzko lan taldearen lehendakaria eta ECN (Red de compastaje europea) enpresaren lehendakariordea. Scuola Agraria del Parco di Monza.

11:45etan atsedena

12:00etan:

  • Italiako Zero Zabor udalerri baten esperientziaren aurkezpena – Rossano Ercolini, Zero Zaborri buruzko Ikerketa Zentroaren Koordinatzailea Capannorin eta Zero  Zabor udalerrien elkarte italiarraren lehendakaria.
  • Kataluniako Zero Zabor udal baten aurkezpena – Josep Lluís Moner, Iraunkortasunaren aldeko Institutuaren Koordinatzailea Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan eta Zero Hondakin Estrategia Katalanaren batzorde sustatzailearen kidea.
  • Usurbilgo esperientzia, lehen pertsonan kontatua – Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkate ohia.
  • Europako Zero Zabor udalen sarea osatzen – Joan Marc Simon.

13:30etan amaiera

Advertisements